sábado, 4 de enero de 2014

HOSTOEKIN JOLASTEN

Kasu honetan hostoekin jolasean ibiliko gara, baina lehenbizi, ideia ona izango delakoan hurrengoa pentsatu dut: udaberria dela, umeekin gertu dagoen baso batera joango ginateke. Txango honetan umeek nahi beste hosto hartu beharko dituzte eta ezberdinak gainera! Tamaima ezberdinekoak izan beharko dira eta, nahi izanez gero, makiltxoak ere hartu ahal dituzte. Gero gelan, eskulan ezberdinak egiteko erabiliko ditugu. Hona hemen nire proposamenak!


ANIMALIAK SORTU
Kasu honetan, izenburuak aipatzen duen moduan, animaliak sortuko ditugu bildu ditugun hostoekin.

 Horretarako honako materiala beharko dugu:
- Bildutako hostoak
- kola
- folio zuria
- artaziak

Ume bakoitzak libre izango da nahi duen animalia sortzeko, hemen behean nik aurkitu ditudan irudiak utziko dizkizuet, animatu eta imajinazioari trabak ez jarri! EKIN!













*GOIAN DAUDEN ARGAZKI GUZTIAK ESTEKA BERDINETIK ATERA DITUT





ZUHAITZA HOSTOEKIN
Eskulan honetan, umeei esango diegu lortu duten hostorik handiena hartzeko,baina kontuz! folio batean sartu beharko da! 

Nire hurrengo proposamenerako, honako materiala erabiliko dugu:
- kolorezko tenperak
- hosto handi bat
- folio zuria

Nola egin?
 Kolorezko tenperak zabaldu ostean, hosto handia mahai gainean jarrita daukagula, inolako jarraitasunik gabe, tenpera botako diogu. KONTUZ! ez bota gehiegi, bestela ez da nahi dugun bezala aterako! Ondoren, hostoa kontu handiarekin folio zuriaren gainean utziko dugu. Segundu gutxi pasa eta gero, hostoa pixkanaka-pixkanaka kenduko dugu. LISTO! 


Manualidades para preescolar



HORMAIRUDIA 
Azkenik, talde lana sustatzeko helburuarekin, honako zuhaitza sortzea primerako ideia iruditzen zait. Guztion artean, enborra margoztuko dute eta denok batutako hostoekin zuhaitz erraldoia egitea proposatzen dizuet.

Erabiliko dugun materila:
- hostoak
- kola
- hormairudiak egiteko papera
- margoak/tenperak

Nola egingo dugu?
Hasteko, ume guztiak margoekin edo tenperekin enborra margoztuko dute, gero,  ume bakoitza 2-3 hosto aukeratuko ditu. Ondoren enborra hormairudiak egiteko paperean itsatsiko dugu. Ostean aukeratutako hostoak kolarekin itsatsiko ditugu,zuhaitzari forma emanez. Hormairudia errealagoa suertatzeko, zorua simulatzeko hostoak ere jar ditzakegu. LISTO!

Hormairudia denez, eskolako karrajua apaintzeko erabil daiteke, edota gela apaintzeko. Animatu eta kolore ezberdineko zuhaitzak eta forma ezberdinak egiteari ekin!



Un arbol de otoño con hojas secas, manualidades y actividades para otoño con niños






viernes, 3 de enero de 2014

KOLOREDUN ARRAINA

Koloredun arraina egitea oso erraza eta polita den eskulana da, horregatik, nire blogean aipatzea erabaki dut. Milaka forma eta kolore hartu dezake gure arrainak, baina betiko moduan, aurkitutako eredu bat aurkeztuko dizuet. Gainera, bideo bat aurkitu egin dut, non pausuz pausu azaltzen den zelan egin daitekeen eta umeei azaltzeko egokia dena. 

Erabiliko dugun materiala:
- Paperezko 2 plater
- kolorezko orriak
- errotulki beltza
- kola
- artaziak

Hemen utziko dizuet youtubetik aurkitu dudan bideoa:




Lehen aipatu bezala, hainbat kolore eta forma egin ditzakegu paperezko platerrekin. Hemen zenbat eredu utziko dizkizuet. Kontuan hartu baliabide ezberdinak erabili ahal ditugula, material ezberdina.... Animatu eta zure koloredun arraina eraiki!


Peces en fomi - Imagui


decoración platos de cartón manualidades

decoración platos de cartón manualidades


jueves, 2 de enero de 2014

ESTRALURTARRA SORTZEN

Gaur ere eskulan bat aurkeztuko dizuet. Oraingo honetan estralurtar bat sortuko dugu gure haurtxoekin. Umeen imajinazioaren eskuetan utziko dugu nola egiten den, baina denok erabiliko dute material berdina, hurrengoa izango da.

Erabiliko dugun materiala:
- 2 jogur pote
- koloretako kartulinak
- kola 
- artaziak
- Izozki 2 egur zati
- errotulkiak
- paperezko rolloa


Haurrek imajinaziarekin sortu behar duten arren haien estralurtarra, hemen aurkeztuko dizuet aurkitu dudan eredu bat. Animatu zuen haurtxoak mila eredu sortu daitezke eta!

Marciano Reciclado con tubos y yogures