ASTEKARIA


LEHENENGO ASTEA

Lehenengo aste honetan, hau da, 2013ko urriaren 15ean,  IKTei inguruko ideia batzuk ladu genituen.  Hasiera batean galdera batzuk erantzun behar izan genituen binaka eta gero teoria ikus genuen. Ondoren teoria horren eskema ikus ahal izango duzue.


- Ordenagailuak--> 2 osagarri ditu:


    1.HARDWARE: ikusten diren elementuak dira, osagarri fisikoak

       1.1. Oinarrizko osagarriak (CPU, monitorea, teklatua, sagua...)
       1.2. Periferikoak ( inprimagailua, skanner, webcam, bozgorailua...)

    2. SOFTWARE: progamak, osagarri logikoak

       2.1. Sistema eragilea, kode bat zein programak moldatzen dituen (Linux, Windows, Macintosh)
       2.2. Programak, idazteko, irudiak egiteko/manipulatzeko, musika entzuteko...

- Ordenagailuan dauden programak:

   - Open Office
   - Microsoft Office
   - Soinurako
   - Irudietarako
   - Bideorako
   - Nabigatzeko
   - ...

- Fitxategi motak:

   - testu dokumentuak: .doc, .odt...
   - soinu formatoak: wave, midi, wm, mp3...
   - bideo formatoak: avi, mpeg, diux, mov, wmv ...
   - irudi formatuak: gif, jpg, png, Mb (mapa bits)...
   - beste batzuk: pdf...

- Memoria

 Bi mota daude:
   1. RAM: lan egiteko memoria, gero eta gehiago gero eta azkarrago.
   2. ROM: materiala, argazkiak, lanak gordetzeko memoria (pendrive baten moduan)
Neurriak:
 -bit: unidadea
 -Byte
 -kilobyte KB (1000byte)
 -megabyte MB (1000kb)
 -Gigabyte GB (1000 GI)




 2. Aktibitatea

ORDENAGAILUEN INGURUKO IDEIAK BERRIKUSI  

1. Ezin dut zabaldu dokumentu bat, koadro bat ateratzen zait esaten aplikazio bat bilatu dokumentua zabaltzeko. Zergatik gertatzen da hori?

  Behar den programa ordenagailuaren softwarean instalatuta ez dagoelako.

2. Dokumentu bat gordetzerakoan zera esaten dit aparatuak: “Ez daukazu memoria nahikorik” zer gertatu da? Zer egin dezaket? 

 Ordenagailuaren ROM memoria espazio nahikorik ez duela edo espazio gutxi duela. Artxiboak konprimitu, adibidez, word bat pdf bihurtu, beharrezkoak ez diren dokumentuak, bideoak… ezabatu edo kanpoko memoria batean gorde.

 3. Atxiki bat bidali nahi dut baina oso denbora luzea hartzen du. Zergatik izan daiteke? Zer egin dezaket?  

Pisu gehiegi duelako edo interneteko konexioa txarto dagoelako. Dokumentua komprimitu.

4. Zer da hardware?  

Ikusten diren elementuak, osagarri fisikoak dira.
 - Oinarrizko osagarriak: Disko gogorra (CPU), monitorea, teklatua, sagua…
 - Osagarria periferikoak: Inprimagailua, eskaner, webcam…

5. Zeri deitzen zaio software?  

-Sistema eragileak, adibidez: Linux, Windows, Ubuntu,…
 - Programak: Idazteko irudiak egiteko edo manipulatzeko, musika entzuteko,  

6. Zer da sistema eragilea?

 Kode bat programak moldatzen dituena. Softwarearen oinarria da eta hau gabe ordenagailuak ez du funtzionatzen.

7. Zein erabiltzen duzu?  

Windows ordenagailuan eta mugikorrean android.

 8. Zeuk erabiltzen dituzun horietaz aparte, besterik ezagutzen duzu?

 Linux eta Macintosh

9. Zenbat MB daude GB batean? 

1000

 10. Zergatik daukate luzapen bat fitxategiek (.dot, .jpg, .ppt, ….) 

 Programa ezberdinak direlako eta dokumento ezberdinak bereizteko.
 -Testu formatuak: .doc .odt
 -Soinu formatuak: .wave .midi .wm .mp3
 -Bideo formatuak: .avi .mpg .divx .mov .wmv
- Irudi formatuak: .gif .jpeg .png .mb (mapa bits)



BIGARREN ASTEA

Aste honetan orrialdeak egiten ikasi dugu, hau da, astekaria idatzi ahal izateko, orrialde aparte bat jartzea erabaki dugu.

Ikasi dugu jatorria errespetatu behar dugula informazioa jartzen baldin badugu, kopirait baldin badaukate ezin dugu erabili, eta baldin badaukate elbidea jarri beharko dugu. Zergatik? Interneten materiala, irudia, testua... berrerabiktzen duguenean, besteen lana errespetatu behar dugulako. Kontuan artu behar dugu interneten hainbat lan, argazki edo dena delakoa errespetatu behar dugu. Egiten dituzten ekarpenak errespetatuak izan behar dira. begiratu beharko dugu bloga erabiltzeko baimena duten. Nola ehgiten dugu hau?


Creative commonns (http://es.creativecommons.org/blog/) web orria bisitatu dugu eta honetan arakatu, ikus dezagun "derechos de autor" legea. Lizentzia hori lortzeko hurrengo pausuak jarraitu beharko ditugu: web orriaren goikaldean "Licencia"n kiklatu behar dugu eta horretan obtener licencia agertuko da, behera jarraitzen badugu ,"hecho tu elección" klikatu eta aukeratu behar dugu nahi duguna. Kodea kopiatu eta gure abiatuz, diseñuan sartu eta gadgeta berri bat jarri. Hemen gaudela,  HTML/Javascrptem klikatu, komatxoak jarri eta erdian, kodea jarirko dugu. Horrela lizentzia lortu dugu.


Bideoak sartzen ikasi dugu (youtubetik eta beste sare batzuetatik HTML kodea kopiaztuz) eta etiketak egiten ere, beti jarri beharko dira. Beste blog batzuen informazioa jartzeko hurrengoa egin beharko dugu: Lista de blogen sartu beharko gara, gadgeten klikatu eta nahi duguna jarri.



HIRUGRREN ASTEA


Aste honetan proiektu bat landu behar izan dugu eta horretarako lehenengo, taldea eratu egin dugu. Hau erabaki ondoren, talde eraketaren fitxa egin behar izan dugu, honetan, bakoitzaren rolak islatu behar izan ditugu. Taldeari izena eman behar izan genion, eta bueltak eta  bueltak eman eta gero, azkenean, TIKTALTIK taldea izena bururatu zitzaigun.


Talde fitxan talde kide bakoitzaren argazkia ere sartu behar izan dugu eta bakoitzaren emaila ere, gure artean komunikatu ahal izateko edo bestela, arazorenbat egotekotan, irakasleak email horietara mezuak bidali dezake.


Irakasleak ere Google Site bat zabaltzeko eskatu zigun eta jarduera horri ekin genion. Nahiko erraz sortu genuen, oso ondo azaltzen baititu pausuak. Hemen utziko dizuek google sitaren esteka sartu nahi izanez gero edo zuek berri bat sortu nahi izatekotan: https://sites.google.com/?hl=es&pli=1. Gure sitea ere jarriko dizuet ikusi nahi izanez gero.https://sites.google.com/site/tiktaktiktaldea/


 Proiektua aurrera eramateko, taldekideen artean irakurri beharreko testu batzuk banatu genituen.



LAUGARREN ASTEA


Laugarren aste honetan taldeka landu beharreko proiektuari ekin diogu, gaitasun digitalari bruzko artikulu ezberdinak irakurri genituen. Testu ezberdinen ideia nagiusik atera eta gero, mapa kontzeptual handi-handi bat egin genuen ideiak erlazionatzeko. Mapa kontzeptuala egiteko Poppet web orria erabili genuen (http://popplet.com/) , primerako web orria da mapa kontzeptualak burutzeko.




-          Gaitasun digitala: informazioa bilatzean, lortzean, prozesatzean, komunikatzean eta informazio hori jakitate bilakatzean datzan gaitasuna da, bere barnean bost dimentsio hartzen dituena; ikaskuntza dimentsioa, dimentsio informazionala, komunikatiboa, kultura digitalaren dimentsioa eta dimetsio teknologikoa. 






BOSTGARREN ASTEA


 Proiektuarekin aurrera goaz eta aste honetan horri ekin diogu. Proiektuaz aparte Delicious (https://delicious.com/)   bat sostu behar izan dugu. Herraminta hau linkak gordetzeko balio duena da, hau da, zerbait interesgarria aurkitu ezkero, hemen gorde ahal izango dugu linka.


Hau aztertu eta gero, hainbat blog ikusi genituen. Bat aukeratu behar izan genuen eta bta bete behar izan genuen. Hona hemen nik egindako taula.



MATERIALA AZTERTZEKO FITXA
URL helbidea


DATU OSAGARRIAK
 DIARI D'UNA MESTRA D'INFANTIL
Haur hezkuntzako irakasle bat .



DESKRIPZIOA

Blog honetan hainbat gauza aurki ditzakegu, baina batez ere, irakasle bezala zein jarduera egiten duten bere ikasleekin ikus daiteke.
Nire aburuz, bloga gurasoei zuzenduta dago batez ere, baina edonork erabil dezake, adibidez, beste irakasle bateri ideiak emateko, edo beste gurasoren batentzat (nahiz eta bere umea gelan ez egon) etxean edo bere umearen irkasleari proposatu diezaioke blog honetan agertzen direnak.

DISEINUA

Diseinuari dagokionez, loturak ondo eginda daude eta informazioa aurkitzeko erraza da. Zerbait bilatu nahi izatekotan erraz au rkitzen duzu. Ikusteko oso atsegina egin zait eta hori izan da aukeratu dudanagatik batik bat. Letra tipoa, diseinua, eta plantila asko gustatu zaizkit.
Testua nahiz eta catalanes idatzita egon, gutxi gora behera ulertu dezaket, gainera lehen aipatu dudanez, oso ondo dago sailkatuta dena. Irudiak egokiak dira testuarekiko.

EDUKIA

Blogak eskaintzen duen informazioa gustatu egin zait, hainbat eskulan agertzen direlako, eta gainera nire gustokoak, haurrekin lantzeko aukera ere ematen dute.
Loturei dagokionez, ez ditut askorik aurkitu baina bai zenbait sare sozial batzuen linkak, hala nola, Facebook edo Twitterrena. Ikusi ahal izan dudanez, bloga editatzen duenak ere beste alor batzuetan dabiltzala: sail bat dauka non ikus daitekeen zein webgune interesatzen zaizkion eta hartzen duen informazioa.

Edukiaren antolakuntzari dagokionez, primerako ordena matendu egin du, hainbat sail daude eta bakoitzean orden bat jarraitzen duela ikus daiteke.
Ikaslearen papera iksu daitekeenez, aktiboa da blogean, izan ere, irakasleak ikasleek egiten dituzten jarduerak azaldu eta jartzen ditu. Oso interesgarria bilakatu zait.
Blogean irakaslearen papera argi dago,  ikasleak  bideratzen ditu jardueretan eta honetan baliatzen da bloga egin ahal izateko.
Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat egokia den edo ez esateko ez nahiz gai izan, izan ere, nahiz eta arakatuizan dudan bloga, agertzen diren jarduerak moldagarriak izan daitezke, baina noski, horrek atentzio gehiago beharko luke, horregatik egokitzapenak sartu ahalko dir, jarduerak moldagarriak izaten badira noski. Nire aburuz, horrelako gauzak ez ditugu kontuan hartzen eta nahiko positiboak dira.
Anizasun kulturalari dagokionez, nahiz ea arakatu ez dut aniztasuna sutatzen duen jarduerarik.


ELEMENTU TEKNIKOAK

Berehala ikus daiteke interesatzen zaiguna, arina da eta gainera primerako ordena jarraitzen duenez, erraza da. Noski ez ditut lotura guztiak zabaldu baina zabaldu ditudanak arazorik gabe kargatu dira.
 Ez dago inolako arazorik marrazkiak edo irudiak kargatzerako orduan, dirudienez, arazo tekniko gutxi ditu blog hau.


FIDAGARRITASUNA

Blogren egilearen izena edo identifikazioa ez dut aurkitu, ortaz, ezin dezaket esan bloga fidagarria denik. Hala ere, agertzen diren aargazkiak eta informazioarekin esan dezakegu baitez fidagarria izan daitekeela.
Edukiak eta loturak gaurkotuak dira, agertzen diren iruzkinak eta informazio datak agertzen direlako.

IRUZKIN KRITIKOA

Irakasgelan erabil daitekeen informazioa eta jarduerak agertzen  dira. Hainbat jarraibide eta argazkien laguntzaz baliatu gintezke gure gelan aplikatu ahal izateko.
 Batez ere eskulanak agertzen dira, hortaz, umeekin lande genezake eskulan horiek.
 IZENA ETA ABIZENAK
Estibaliz Vitores Morán


SEIGARREN ASTEA

Aste honetan zehar taldelanari ekin diogu, hain zuzen ere, proiektuari. "Zer egin dezakegun ordenagailuekin hiru urteko gela batean"-ren hausnarketa egingo dugula adostu dugu. Ikuspuntu guztiak entzun eta hausnartu ondoren, talde kide guztiok ados jarri gara eta hurrengo erabakia hartu dugu: umeak oso txikiak direnez, motrizitate fina lantzea erabaki dugu, hau da, arratoiarekin ibiltzen ikastea, horrela behar duten teknika bereganatzen joateko.

Adostutako erabakia aurrera eraman ahal izateko, hainbat herraminta erabil genezakeela konturatu gara: Paint, Bomomo (http://bomomo.com/, Sinbaloo...  Hauetan marrazkiak egiteko umeentzako erakargarriak dira, gainera erabilgarriak eta dibertigarriak dira. Sinbaloo, ordea, haur hezkuntzara zuzendutako hamaika joko aurki ditzakegu.


Jarduera hauek prestatu ondoren eta umeekin soilik ez konpartzitzearren, gurasoek jakin dezaten zer nolako ekintzak egiten duten haien umeak, blog bat sortzea erabaki dugu. Horrela, umeen ebaluazioa eta prozesua ikusteko aukera izango dute. Blog hau bi hizkuntz ezberdinetan egongo da, euskaraz eta gazteleraz, guraso guztiek ulertzeko helburua daukagulako. Hemen utziko dizuegu gure blogaren esteka, begiratu nahi izatekotan:  http://tiktaktiktaldea.blogspot.com.es/


Bloga sortu eta gero, Glosgter bat egitea erabaki dugu, ikugarriago suertatzeko. Posterrak egiteko paregabea den herraminta. Animatu eta zuen haurrekin arakatu! http://www.glogster.com/




ZAZPIGARREN ASTEA
Aste hau berezia da, izan ere, klaseen azken astea da eta, hortaz, astekariaren azken atala. Azken astea dela kontuan izanda, Tik tak tik taldeak proiektuari amaiera eman dio, hau da, gure taldeak. Proiektua errepasatu eta azken ikutuak eman diogu, bai blogari eta bai google siteari. Publikoak direnez, eta gure lanaz harro gaudenez, hemen utziko dizuet gure proiektua, gure lana eta IKT irakasgaian landu egin duguna. Anima zaitezte eta arakatu gure lanean!

BLOGAhttp://tiktaktiktaldea.blogspot.com/

GOOGLE SITEhttps://sites.google.com/site/tiktaktiktaldea/ 


Azken eguna denez, talde guztiek bere proiektuaren aurkezpena egiteari ekin diogu. Gure taldea bolondres bezala aurkeztu ginen lehenengo aurkepena egiteko eta gu hasita, besteok ere lasaiago jarraitu zuten. Proiektuak nahiko antzekoak izan dira, izan ere, proiektu berdinetik eta informazio berdinetik abiatu gara, Hala ere, informazio berdina edukita, talde bakoitzak proiektu ezberdin bat burutzea erabaki du eta hausnarketa ezberdinak eginez. Gainera, gauza ezberdinak ikusis, ikasi egin dugu besteen lanekin eta onuragarria delakoan nago, normalean besteen lanak ikusteko aukera asko ez ditugulako. Horrez gain, partekatzeko aukera izan dugunez, primerakoa izan da. Horregatik, animatu zaitezte eta zuen blogak partekatu! 


Azkenengo astea dela eta gabonak hasten direla kontuan harturik, 


GABON ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUET DANORI, 


URTE BARRI ON :)















No hay comentarios:

Publicar un comentario