lunes, 30 de diciembre de 2013

GURASOENTZAT LORONTZIA

Haurrek gustoko dutenez gurasoentzat eskulanak eta opariak egitea, hona hemen nire proposamena! Lorontzi bat egitea proposatzen dizuet. Oso erraza da egiteko eta gainera, lore bat landatzeko aitzakirik politena delakoan nago. Hemen azalduko dizuet nola egin dezaketen haurrak lorontzi polit eta erraz bat. Aurrera!

Materiala: 
- Egurrezko pintzak
- bote bat
- kartulina gorria
- lurra
- guraizeak
- lore txiki bat

Nola egin?
Hasteko botea hartuko dugu eta pintzak jarriko ditugu alboetatik, gero, lurra jarriko dugu botearen barruan lore txikiarekin. Kartulina gorria hartuko dugu eta gurazekin bihotz forma egingo diogu, 2 bihotz egingo ditugu. Barruan umeek idazteko aukera dute. LISTO!






Ideia hurrego blog honetatik lortu du, gustatuko zaizuelakoan... http://margarigela.blogspot.com.es/

viernes, 27 de diciembre de 2013

ARKATZ ONTZIA

Arktz ontzia egitea primerakoa da, izan ere, umeek haien arkatzak errotulkiak, margoak... era ordenatu batean edukitzeko ezinbestekoa da.

Behar dugun materiala:
- bote bat
- tenperak
- pegamentoa
- pintzela
- pintzak

Nola egin?
Hasteko pintzak bananduko ditugu, KONTUZ hau egitean, mina hartu dezakete eta. Jarraitzeko, tenperekin eta pintzelen laguntzaz, pintza zatiak margoztuko ditugu, kolore ezberdinez.Azkenik, pegamentoarekin botean itsatsiko ditugu kontu handiz, bata bestearen ondoan, bote guztia bete arte. LISTO!

Hemen utziko dizuet esteka berriro ere, irudiekin zein errez egin daitekeen ikus dezazuen. ANIMA ZAITEZTE!

http://childtopia.com/index.php?module=home&func=manualidades&myitem=lapiceropinzas&idioma=eus&idphpx=manualidades-divertidas

jueves, 26 de diciembre de 2013

MARAKAK

Musika lantzeko aprosa den eskulan hau proposatzen dizuet, Iznburuak adierazten duen moduan, markak dira. Aproposa den eskulana da haur txikientzat eta gainera, materiala eskuratzeko oso erraza da. Materiala birziklatzeko aukera paregabea den aldetik, eskulana erbilgarria da.

Erabiliko genukeen materiala hurregoa izango litzateke:
- zinta isolatzailea
- 2 bote detergente
- apaingarriak (bolatxoak)
- artaziak

Nola egin?
Lehengo eta behin bolatxoak botean sartuko ditugu, gero, zinta isolatzailearekin bi boteak elkartu behar ditugu. KONTUZ artaziek erabili behar ditugu zinta mozteko!Azkenik, gure marakak mugituko ditugu eta soinua aterako dute.

Adornatu nahi izanez gero...
Gure marakak adornatu nahi baditugu, ideia ona izango litzateke tenperekin margoztea, ume bakoitza bere imajinazioarekin eta... EKIN!

Maraken ideia honako esteka honetatik hartu dut, nahi izanez gero kontsultatu!

http://childtopia.com/index.php?module=home&func=manualidades&myitem=maracas&idioma=eus&idphpx=manualidades-divertidas


domingo, 22 de diciembre de 2013

KARTELA

Atal honetan blog batetik aurkitu dudan eskulan bat proposatzen dizuet, kartela hain zuzen. Umeak erraz-erraz egin dezaketen eskulana da, gainera erabilgarria delakoan nago. Umearen autonomia sustatu dezake eta etxean erabiltzekoa gainera. Erabilgarria izango delakoan eta gustatuko zaizuelakoan! Anima zaitezte egitera!

Materiala:
- kartulina (kolore ezberdinetakoak)
- kartoi zati bat
- artaziak
- kola
- arkatza

Nola egin?
Kartoi zatiari forma eman ostean, kartulina bat hartuko dugu eta karratu 2 egiteari ekingo diogu (kartoi zatian sartu behar da). Gero, arkatzarekin irudikatuko dugu marrazkitxo bat beste kartuina batean, apaingarri moduan. Amaitzeko, idatziko dugu: EZ MOLESTATU/ SARTU ZAITEZKE moztu ditugun kartulina zatietan eta zati bakoitza itsatziko dugu kolaren laguntzaz eta.... LISTO!

Hemen utziko dizuet esteka, ilustrazioak ateratzen baitita eta, agian, errazago egiteko eta lagungarria izango delakoa... http://childtopia.com/index.php?module=home&func=manualidades&myitem=nodisturb&idioma=eus&idphpx=manualidades-divertidas

lunes, 4 de noviembre de 2013

AURKEZPENA


Atal honetan hainbat jarduera jarriko ditut, linekn bitartez beste blog batzuen informazioa ikus dezazuen, bideoa, iritziak, hausnarketak, argazkiak... gustatuko zaizuela espero dut!


Hemen ISSUUtik hartutako eskulan bat aurkezten dizuet.