lunes, 30 de diciembre de 2013

GURASOENTZAT LORONTZIA

Haurrek gustoko dutenez gurasoentzat eskulanak eta opariak egitea, hona hemen nire proposamena! Lorontzi bat egitea proposatzen dizuet. Oso erraza da egiteko eta gainera, lore bat landatzeko aitzakirik politena delakoan nago. Hemen azalduko dizuet nola egin dezaketen haurrak lorontzi polit eta erraz bat. Aurrera!

Materiala: 
- Egurrezko pintzak
- bote bat
- kartulina gorria
- lurra
- guraizeak
- lore txiki bat

Nola egin?
Hasteko botea hartuko dugu eta pintzak jarriko ditugu alboetatik, gero, lurra jarriko dugu botearen barruan lore txikiarekin. Kartulina gorria hartuko dugu eta gurazekin bihotz forma egingo diogu, 2 bihotz egingo ditugu. Barruan umeek idazteko aukera dute. LISTO!






Ideia hurrego blog honetatik lortu du, gustatuko zaizuelakoan... http://margarigela.blogspot.com.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario